scholarly journals Euskararen lerrokadura ergatiboaren sorreraz

2021 ◽  
Vol 53 (1/2) ◽  
pp. 183-223
Author(s):  
Mikel Martínez Areta

Lan honetan, euskararen lerrokadura morfologiko ergatiboaren sorrera ikertzen da. Hau eragin zuen prozesua akitaniera eta latinarekiko kontaktuaren hasiera baino lehenago kokatu behar dugu, aitzineuskararen uneren batean.Trask-en (1977) proposamenari jarraikiz, onartuko da orainaldiko joskeretako eta lehenaldi/irrealiseko joskera askotako aditz jokatu iragankorren hasierako slot-a P-ak (= Patient) okupatzen duenez, “today’s morphology is yesterday’s syntax” Givón-en printzipioa (adib. nator < *ni da-tor) aplikatuz aditz jokatu iragankorrok predikatu pasiboetatik datozela (adib. nakus ‘nakusa’ < *ni da-kus ‘ni ikusia naiz’).Aurrekoa onartzeak euskal hizkuntzalaritzaren arazo morfologiko eta sintaktiko klasiko batzuei konponbide bat eskain diezaieke, hala nola ergatibitate hautsia, izen-deklinabideko -k marka ergatiboaren sorrera, jatorri ez-izenordainezkoko -t eta -k komunztadura marken sorrera, eta aditu gehienek onarturiko AVO > AOV osagai-hurrenkeraren aldaketa.

Sign in / Sign up

Export Citation Format

Share Document