Tantak
Latest Publications


TOTAL DOCUMENTS

84
(FIVE YEARS 25)

H-INDEX

1
(FIVE YEARS 0)

Published By Upv/Ehu Press

2444-3581, 0214-9753

Tantak ◽  
2021 ◽  
Vol 33 (1) ◽  
pp. 137-163
Author(s):  
Sara Gaskue ◽  
Alex Ibañez-Etxeberria

Egungo hezkuntzak aniztasunari, gatazkei eta ikasleen errendimendu zein motibazio hobekuntzari erantzuna emateko erronka du eta hori gainditzeko modurik onena prebentzioa da. Horre-tarako, ezinbestekoa da eskolan elkarbizitza positiboa izatea eta zeregin horretan irakasleek laguntzai-letzat izan dezakete Golden 5 elkarbizitza programa. Bertan gelaren kudeaketa, irakasle-ikasle harre-manak, berdinen artekoak, ikaskuntza doitua eta irakasle-familia harremanak lantzen dira. Esan beharra dago nahiz eta urte batzuetan indarrean egon den, pixkanaka eskoletan presentzia galduz joan dela pro-grama. Ikerketa honen bitartez, Golden 5 programarekin lan egindako irakasleek honen inguruan egiten duten balorazioa ezagutu nahi izan da. Horretarako, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigo-rrezko Bigarren Hezkuntzan lanean diharduten 7 irakaslerekin elkarrizketa erdiegituratuak mantendu dira eta irakasleek programaren inguruko ikuspegi orokor positiboa dutela eta honek parte hartzaile guztiengan eragin positiboak izan dituela azaleratu da. Halaber, ikusi ahal izan da nola eskoletan inple-mentazioa zailtzen duen ratio handia eta irakas-zama garrantzitsua izateaz gain, zentroen nahiz Berri-tzeguneen jarraipena falta izan den. Hala ere, indibidualki bada ere, egun programarekin lanean dihar-dute zenbait irakaslek.


Tantak ◽  
2021 ◽  
Vol 33 (1) ◽  
pp. 165-181
Author(s):  
Mikel Gartziarena ◽  
Jon Altuna

Eleaniztasuna kontu arrunta izan da Europan zehar, eta Euskal Herrian ere ez da sal-buespen. Euskal Autonomia Erkidegoan hirueletasuna da jomuga: euskara, espainola eta ingelesa; eta Nafarroako Foru Komunitatean, egoera soziolinguistikoa eta zonifikazioaren mugak tarteko, ere bai. Euskal hezkuntzak euskararen ezagutza, transmisioa eta erabilera hedatzen ditu D ereduaren bitartez, eta globalizazio eta eleaniztasunaren aroan berebiziko erronka aurkezten zaio, euskara ardatz duen es-kola eleanitza sortu, bere egin eta proposatzerakoan. Honako azterlan honetan, EAE eta Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen (etorkizuneko irakasleen) eleaniz-tasun-usteak ikertzen dira. Ikuspegi kuantitatiboa oinarri, 11 itemeko online-galdetegia diseinatu da, eta 564 gradu-ikasleren usteak jaso dira eleaniztasunaren bueltan. Hala, eskuarteko ikerketak helburu du etorkizunean irakasle izango direnen usteak deskribatzea, euskara erdigune izaki, eta uste horien erroa ikuspegi eleanitzetik ala elebakarretik gertuago ote diren aztertzeko. Etorkizuneko irakasleen us-teetan sakontzeak haien jarrerak, irakas-jarduerak eta balioak hobeto ulertzea Dakar.


Tantak ◽  
2021 ◽  
Vol 32 (2) ◽  
pp. 33-50
Author(s):  
Ana Saigos ◽  
Naiara Ozamiz-Etxebarria ◽  
Miren Agurtzane Ortiz

Ikerketa honen helburua Euskal Herriko Unibertsitateko Fisioterapia Graduko lehen mailako eta laugarren mailako ikasleek desgaitasuna duten pertsonen aurrean duten jarrera aztertzea eta ebaluatzea izan da. Horretarako, desgaitasuna duten pertsonen aurrean agertzen diren jarrerei buruzko eskala bat erabili da, eta jarreretan eragin dezaketen zenbait faktore ere aztertu dira (adina, sexua eta desgaitasunarekin izandako kontaktua). Analisi estatistikoak burutu ondoren, emaitzek erakutsi dute bai lehen mailako, bai laugarren mailako ikasleek jarrera positiboa dutela. Ikusi da ere adinak eta des- gaitasunarekin kontaktua izateak jarrerak hobetzen dituztela. Bestalde, gizonen eta emakumeen jarreren artean ez da ezberdintasun nabarmenik aurkitu.


Tantak ◽  
2021 ◽  
Vol 32 (2) ◽  
pp. 51-74
Author(s):  
Jon Altuna ◽  
Alba Madinabeitia ◽  
Inazio Marko ◽  
Ana Aierbe ◽  
Esther Cruz

Unibertsitatea da herritarren formakuntzan eta profesionalizazioan hezkuntza-instituzio aitzindaria, eta horregatik Pedagogia Graduari eginkizun garrantzitsu horretan prestakuntzaren kalitateari buruz hausnartzea egokitzen zaio. Pedagogoaren lanbideak badu berezitasun bat: hezkuntzako aditu gisa, tradizioz eskola-testuingurura mugatu izan du bere jarduna baina hezkuntza formaletik harago espazio potentzial ugari ditu. Horrekin batera, ordea, bere lekua mu- gatzeko zailtasuna agerikoa da. Hortaz, xxi. mendeko pedagogiari dagokio bere lan-esparrua birdefinitzea eta formakun- tza orientatzeko erronka. Artikulu honen helburu orokorra izan da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Pedagogia Graduko ikasleek eta irakasleek, profesionalizazioaren mapan zehatutako lan-arloak kontuan hartuz zenbateraino haute- maten duten koherentea dela graduan eskaintzen den prestakuntza aztertzea. Lagina 131koa izanik, Pedagogia Graduko 4. mailako 83 ikaslek eta gradu bereko 48 irakaslek parte hartu eta Likert eskaladun galdetegia bete dute. Ikasleen beharrak abiapuntu hartuta azterlan deskribatzaile eta esploratzailea burutu da. Emaitzek erakusten dutenez, ikasleen balorazioa ira- kasleena baino baxuagoa da pedagogiako irakasgaiak pedagogoaren lanbide-irteeretan duten posizioari begiratzen bazaio, eta bien ustez, jasotako prestakuntzan zein lan munduan errepresentazio handiena duen eremua «Ikerketa eta Hezkuntza» da. Aldiz, «Gizartea eta Kultura» eta «Prestakuntza eta Enpresa» gutxien ordezkatutakoak dira. Emaitza hauek orientabi- deak ematen dituzte etorkizunean Pedagogia Graduaren hobekuntzan eta pedagogoaren lanbide-profilaren zehaztasunean aurrera egiteko.


Tantak ◽  
2021 ◽  
Vol 32 (2) ◽  
pp. 9-31
Author(s):  
Abel Camacho ◽  
Mikel Iruskieta

Ingurune digitalean bizi arren, bi arazo ezberdin izan ditzakegu: bat, teknologiaren eraldaketa azkarra edota egokitu gabekoa izatea eta, bi, euskara eta antzeko baliabide mugatuetako hiz- kuntzetan behar diren teknologiak ez sortzea edota erabilgarri ez egotea.Artikulu honetan, euskara ikasteko, irakasteko eta ikertzeko prozesuetan teknologiak testuinguru mul- timodal eta aberats honetan zer-nolako ekarpenak egin ditzakeen aztertu nahi dugu. Horretarako, tek- nologia-motak kontuan hartuta, ikasleek nahiz irakasleek dituzten erronkak eta aukerak deskribatzen saiatuko gara, horiei erantzuteko hainbat aplikazioren azalpen eta adibide emanez. Horrez gain, erronka horietan ditugun gabeziei erantzuteko, norberak, komunitateak eta hizkuntzaren garapenerako azpiegi- turek helduen euskararen irakaskuntzan izan dezakeen garrantzia nabarmenduko dugu.


Tantak ◽  
2021 ◽  
Vol 32 (2) ◽  
pp. 75-94
Author(s):  
Leire Martínez-García ◽  
Mari Mar Boillos

Azken hamarkadetan, ebaluazioak hizkuntzen irakaskuntzaren arloan estatus peda- gogikoa lortu du. Tresna didaktiko gisa duen balioaren eta eskuratze-prozesuan duen garrantziaren on- dorioz, ebaluazioa kalifikaziotik desberdindu da, are gehiago idazmena irakasteko prozesuaren kasuan. Lan honen helburua etorkizuneko irakasleek trebetasun horren ebaluazioari dagokionez dituzten ja- rrerak eta jarduteko moduak ezagutzea da. Izan ere, irakasle gisa jardun aurretik haientzat ebaluazioa zer den eta horren inguruan barneratuta dituzten ideiak analizatzean datza lan hau. Horretarako, Lehen Hezkuntzako graduko azken ikasturteko 51 ikaslek egindako galdetegiak aztertu dira. Emaitzek era- kusten dutenaren arabera, orokorrean, ebaluazioaren ikuspegi hezigarria dute eta helburu horretarako erabil ditzaketen tresnak ezagutzen dituzte. Hala ere, badakite unibertsitatean jaso duten formakuntza baino gehiago behar dutela.


Tantak ◽  
2021 ◽  
Vol 32 (2) ◽  
pp. 127-159
Author(s):  
Haizea Ramos ◽  
Nuria Galende
Keyword(s):  

Familiaren bilakaerak kontzeptualizazio berria ekarri du, hainbat familia-eredurekin batera. Hori dela eta, ikerketa honek familia-aniztasuna ezagutzea eta Haur Hezkuntzako etapatik ema- ten zaion erantzuna aztertzea du helburu. Horretarako, ikerketa bat egin da Bilboko 7 eskolatako 48 ira- kaslerekin. Ad hoc galdetegi bat sortu da, ikastetxe horiek familia-aniztasunari ematen dioten erantzuna aztertzeko, bai profesionalen ikuspuntutik, bai erakundetik bertatik. Jasotako datuak kuantitatiboki az- tertu ostean, bi mailetan hobetzeko alderdiak daudela ondorioztatu da, baita zenbait aldagaik, hala nola profesionalen adinak edo ikastetxeetan dauden familia-ereduek eragina dutela eskolan familia-aniztasu- nari ematen zaion tratamenduan. Azkenik, guztiak hezkuntzan dituen inplikazioak eztabaidatzen dira.


Tantak ◽  
2021 ◽  
Vol 32 (2) ◽  
pp. 95-126
Author(s):  
Itxaro Etxague ◽  
Karin Van der Worp

Elebitasun eta eleaniztasunaren gaia bai ikerketan, bai maila sozialean, baita eskola testuinguruetan ere, gero eta interes biziagoa pizten ari da egun; izan ere, zenbait ikertzailek parametro elebakarretatik ikuspegi holistiko baterako aldaketa gertatzen ari dela nabarmentzen dute (Cenoz eta Gorter, 2015; De Angelis, 2007; Ortega, 2019; Ortega eta Carson, 2010; Soltero - Gonzalez, Escamila eta Hopewell, 2012). Lan honen helburua da hiztun eleaniztunak idatzizko ekoizpenean gauzatzen dituen hizkuntza elkarreraginak identifikatzea, sailkatzea eta ikuspegi holistiko eta bateratu batetik aztertzea. Horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako 20 ikasleren euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko testuak aztertu dira. Emaitzek transferentzia mota gehienak ingelesezko testuetan egin direla erakutsi arren, maiztasun gehienarekin euskarazko testuetan gauzatu direla erakusten dute. Era berean, mota gutxien eta urrien errepikatuak gaztelaniazko testuetan agertu dira. Ikerketa honek hiztun eleaniztunak hizkuntzak etengabeko elkarreraginean daudela erakus- ten du, bai hiztunaren hizkuntza-jabekuntzan, bai garapenean, baita ekoizpenetan ere.


Tantak ◽  
2021 ◽  
Vol 33 (1) ◽  
pp. 107-136
Author(s):  
Igor Salterain Alberdi ◽  
Alexander Barandiaran Arteaga

Ikerlan honetan aztertu dira irakasleen rolean egon diren aldaketen inguruko ga-koak, ikastetxe batean egin den berrikuntza prozesuan zehar. Berrikuntza oinarritu da testuinguruan, espazioan, materialean eta lan egiteko moduan eragina izan duen aldaketa batean, eta aldaketa honek irakasleengan nolako eragina duen aztertu da. Irakasleen lan egiteko modua, ebaluazioa, talde lana, koordinazioa, formakuntza eta sentimenduak aldaketa gertatu aurretik eta ondoren aztertu dira, bi mo-mentuak alderatuz. Emaitzek adierazi duten moduan, irakaslea prozesuaren parte sentitzen ez baldin bada eta emandako urratsetan parte hartzen ez baldin badu, prozesuan erresistentziak sortzen dira eta, ondorioz, ez da irakaslearen rola aldatzen. Horrek eragitea dakar berrikuntza gauzatu baino lehen lan egiten zen moduaren gainean.


Tantak ◽  
2020 ◽  
Vol 33 (1) ◽  
pp. 83-105
Author(s):  
Garazi Ormazabal Arizkorreta ◽  
Maitane Basasoro Ziganda ◽  
Andoni Argiñano Madrazo
Keyword(s):  

Hezkuntzak egungo herritar diren haur zein gazteak bizitzarako prestatu behar dituela adituta, ezinbestekoa izango da, horren bitartez, bizitza eta ikaskuntzaren arteko lotura bermatzea. Egin-bide horretan, Ikaskuntza-Zerbitzua (I-Z), mundu errealaren eta eskolaren arteko lotura ezartzen duen metodologia eredugarri bilakatu da. Kasuan kasu, azterketa hau, Portugaleteko Santa Maria ikastetxean kokatu da. Bertan, Batxilergoan 22 urteko ibilbidea duen I-Zren baitako esperientzia bat aurkitu baita. Hortaz, hurrengoa da ikerlan honen bidez eskuratu nahi izan den helburua: I-Zren bidez Santa Maria ikastetxeko hezkuntza komunitateko eragileen artean sortzen diren harremanak aztertzea. Horretarako, azterketa honetan diseinu kualitatibo bat jarraitu da eta, honen baitan, kasu azterketaren metodoa hautatu da. Honenbestez, hurrengo azterketa, I-Zren gaian aditua den ikastetxeko kide bati egindako estandari-zatu gabeko bi elkarrizketetan eta 31 dokumenturen analisian oinarritu da. Eskuratutako informazioaren kategorizazio zein kodifikazioa burutu ostean, emaitza aipagarri ugari eskuratu dira: ikasleen eta irakasle-ikasleen arteko harremanak hobetzen dituen eta eskola zein komunitatearen artean loturak bultzatzen di-tuen esperientzia ezagutu da.


Sign in / Sign up

Export Citation Format

Share Document