Osagaiz osasun-zientzien aldizkaria
Latest Publications


TOTAL DOCUMENTS

76
(FIVE YEARS 15)

H-INDEX

0
(FIVE YEARS 0)

Published By Udako Euskal Unibertsitatea

2530-9412

2021 ◽  
Vol 5 (1) ◽  
Author(s):  
Ane Del Palacio Totoricagüena ◽  
Joseba Pineda Ortiz ◽  
Aitziber Mendiguren Ordorica
Keyword(s):  

Antsietatea ezbeharrei aurre egiteko erreakzioa da,baina atalase bat gainditzen duenean patologikoa izan daiteke. Loezinak, aldiz, loak hartzeko edo hura mantentzeko zailtasunari zein goizegi esnatzeari egiten dio erreferentzia. Bi nahasmendu hauen tratamendurako psikofarmakoak diren bentzodiazepinak (BDZ) eta hipnotikoak erabiltzen dira batik bat. Espainian psikofarmakoen kontsumoa handia da.Ikerlan honen helburuak honakoak izan ziren: 1) Nazioartean antsiolitikoen eta hipnotikoen kontsumoaren generoaren araberako analisia egitea. 2) 2006-2018bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan(EAE) antsiolitiko eta hipnotikoen generoaren araberako kontsumoaren landa-ikerketa egitea. Ikerlana gauzatzeko bilaketa bibliografiko sistematizatua egin zen bost datu-basetan eta EAEkoantsiolitiko eta hipnotikoen kontsumoa analizatu zen.Herrialde ezberdinetan emakumezkoen artean antsiolitiko eta hipnotikoen kontsumoa handiagoa izan zen. BDZ erabilienen artean diazepama eta lorazepama zeuden. 2006-2018 urteen artean EAEn kontsumitutako antsiolitiko-ontzien % 73 eta hipnotikoen % 66 emakumezkoek kontsumitu zituzten. Antsiolitikoen kasuan emakumezkoen artean saldutako ontzi kopurua 100 biztanleko, gizonezkoetan saldutakoa baino 1,09 aldiz handiagoa izan zen eta 0,87 aldiz handiagoa hipnotikoen kasuan. Psikofarmako guztiak kontuan hartutasaldutako ontzi kopurua handiagoa (% 67) izan zen emakumezkoen artean, antipsikotikoen taldeansexuaren araberako desberdintasuna txikiena izan zelarik. Horrela, antipsikotikoen kontsumoarekin doituriko probabilitatea (Odds Ratio)kalkulatuta, emakumezkoen arteanantsiolitikoak kontsumitzekoagizonezkoen arteanbaino2,2 aldiz handiagoaeta hipnotiko sedagarriak kontsumitzekoa, berriz, 2 aldiz handiagoa izan zen.EAEn lorazepam farmakoa izan zen salduena.Laburbilduz, EAEn ereantsiolitikoen eta hipnotikoen generoaren araberako kontsumoaren datuak bat datoz beste herrialdeetakoekin. Farmako salduenen artean lorazepamazegoen. Etorkizunean interesgarria litzateke datuak adinaren edota beste zenbait faktoreren arabera sailkatuta lortzea, horiek kontsumoan izan dezaketen eragina ikertu ahal izateko.



2021 ◽  
Vol 5 (1) ◽  
Author(s):  
Karlos Reviejo Jaka ◽  
Marta Iriarte Ibarraran ◽  
Maria Pascal Jimenez ◽  
Gabriel Txoperena Altzugarai ◽  
Iñaki Arcega Fernandez ◽  
...  
Keyword(s):  

Sarrera: 2012ko urtarrilean GiTEP diziplina anitzeko taldea eratu zenbiriketako tronboenbolismo akutu larriaren tratamendurako, Gipuzkoan, 800.000 biztanleko eremuan. Helburua prozesu honetan inplikatutako zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea zen, erantzun azkarrago, aktiboago, osoago eta indibidualizatuago bat emanaz.Material eta metodoak: GiTEPek barne hartzen ditu medikuntza intentsiboko, kardiologia interbentzionistako, bihotzeko kirurgiako, pneumologiako, erradiodiagnostikoko, erradiologia interbentzionistako, larrialdietako, hematologiako eta onkologiako espezialistak. 2012ko urriaren eta 2016ko abenduaren artean ingresatutako pazienteen ezaugarri demografikoak, tratamendua eta lehen 6 hilabeteetako bilakaera aztertu ziren.Emaitzak: Denbora-tarte horretan 178 paziente ingresatu ziren biriketako tronboenbolismoagatik Gipuzkoako zainketa intentsiboen unitateetan, European Society of Cardiologyren 2014ko sailkapenaren arabera estratifikatuta. Horietatik, 124 pazientetan (% 70) aktibatu zen GiTEPKodea, eta horien artean 35 arrisku handikoak eta 89 arrisku ertain-altukoak izan ziren. Batez besteko adina 65 urtekoa izan zen, eta % 50,6 gizonak izan ziren. Gehien erabili zen tratamendua antikoagulazioa izan zen (% 57,3). Birperfusio aurreraturako, kateter bidez gidatutako teknika farmakoinbasiboa (% 28,1) eta rtPA bidezko fibrinolisi sistemikoa (% 12,4) erabili ziren. Ez zen inor ebakuntza bidez tratatu. % 6,7k konplikazio hemorragikoak izan zituen, bat bera ere ez bizi-arriskukoa edo intrakraneala. ZIUko egonaldiaren mediana 3 egunekoa izan zen, eta ospitalekoarena 9 egunekoa. 30 egunerako hilkortasuna% 6,2koa izan zen. Eztabaida eta ondorioak: Biriketako tronboenbolismo larriaren diziplina anitzeko kudeaketak paziente hauen tratamendurako jarrera proaktiboago eta antolatuago bat ahalbidetu du, konplikazio hemorragiko larririk gabe eta espero baino hilkortasun txikiagoarekin.



2021 ◽  
Vol 5 (1) ◽  
Author(s):  
Iker Villanueva-Ruiz

Artikulu hau Daniels eta Worthingham-en muskulu-probak. Eskuzko miaketarako eta funtzionamendua balioesteko teknikak liburuaren aurkezpen bat da eta bertan liburuaren edukiak deskribatzen dira.



2021 ◽  
Vol 5 (1) ◽  
Author(s):  
Beñat De Alba Iriarte

QT luzearen sindromea kanalopatia larria da. 2.500 pertsonatik bati eragiten dio, bereziki gazteei. Bihotzeko bentrikuluen zelulen birpolarizazio-fasearen luzatzea du ezaugarri eta, ondorioz, elektrokardiograman QT tartearen luzapena ageri da. Horrek gaixoei sinkopea eta fibrilazio bentrikularrak eragindako bat-bateko heriotza izateko arriskua handitzen die.Sindrome hau kirolarien bat-bateko heriotzaren arrazoietako bat da. Gaixo sintomatikoen edo elektrokardiograma patologikoa dutenen maneiua aski ezaguna da, baina azken urteotan gaixotasun hau eragiten duten hainbat mutazio genetiko deskribatu dira, oraindik adierazpen fenotipikorik ez duten zenbait pertsonatan. Gero eta hedatuago dagoen proba genetikoen erabilerak mutazio mota horien eramaile asko diagnostikatzea erraztu du.



2021 ◽  
Vol 5 (1) ◽  
Author(s):  
Ander Martin San Sebastian ◽  
Olatz Crende Arruabarrena ◽  
Patricia García Gallastegi

Konbertasak proproteina inaktiboak heltzeaz arduratzen diren serin proteasak dira. Orain arte, zortzi konbertasa mota deskribatu dira: PC1, PC2, furina, PC4, PC5, PACE4, PC7, SKI-1 eta PCSK9. Haien funtzioak askotarikoak dira eta, neurri handi batean, ezinbestekoak. Horregatik, haren espresioan emandako edozein aldaketak homeostasian eragiten du eta patologiak sortzen ditu. Azpimarratzekoa da, bai PCSK9 proteasak hiperkolesterolemian baifurinak 2019-NCoV infekzioan duten garrantzia. Konbertasen inplikazioa batez ere garapen tumoralean aztertu da. Atxikitze-molekulen, metaloproteasen eta molekula proinflamatorioen heltzean duten parte-hartzea deskribatu da, horiek guztiak garapen tumoralean inplikatuta baitaude. Bestalde, zenbait konbertasaren inhibizioarekin tumoreen sorrera moteltzea lortzen dela frogatu da, prozesu horretan duen garrantzia egiaztatzen duelarik. Halaber, konbertasak mikroingurune tumoralean agertzen dira, zehazki Liver sinusoidal endotelial cells (LSEC) direlakoetan. Duela gutxi, mota zelular horretako PACE4 eta PCSK9 konbertasen espresioaren aldaketa deskribatu da, koloneko tumore-zelula metastasikoetatik eratorritako bitartekoekin kontaktuan jartzen denean. Behaketa horrek aukera ematen du konbertasek gibeleko prozesu metastasikoan duten inplikazioa aztertzeko eta proteina horiek diana terapeutiko berri bat izan daitezkeela pentsatzeko.



2021 ◽  
Vol 5 (1) ◽  
Author(s):  
Maialen Atin Carrion

 Odolean IgG4 altua izateak (135-144  mg/dL) IgG4arekin erlazionatutako gaixotasuna egon zitekeela adierazi zuen % 87,2ko sentsibilitatearekin (% 95 KT, % 85,2-89,0) eta % 82,6ko espezifikotasunarekin (% 95 KT, % 81,6-83,6). Horren aurresate-balio positiboa, aurresate-balio negatiboa eta diagnostikorako odds ratioa (DOR) 6,48 (% 95 KT, 3,98-10,57), 0,14 (% 95 KT, 0,09-0,21) eta 45,15 (% 95 KT, 23,41-87,06) ziren, hurrenez hurren. Era berean kurba azpiko area 0,94 (0,92-0,96) zen.



2021 ◽  
Vol 5 (1) ◽  
Author(s):  
Larraitz Etxeberria Arizmendi ◽  
Amaia Palomar Palacios ◽  
Nerea Beristain Mendizabal ◽  
Laura Munguia Nieva ◽  
Lorea Alvarez Guerrico ◽  
...  

Botulismoa Clostridium botulinum bakterioak sortzen duen neurotoxinak eragindako gaixotasuna da. Lotura neuromuskularretan eragiten duenez, oso larria izatera irits daitekeen sindrome klinikoa eragin dezake, arnas muskuluen paralisia eragiteraino. Kutsatzeko erarik ohikoena, elikagai bidezkoa da, agerraldi epidemiologiko gehienak elikagaiak prestatzeko metodo desegokiekin erlazionatuta egonda. Horregatik, nahitaezkoa da kasu susmagarri guztiak garaiz identifikatzea horien aurrean neurriak sasoiz hartu ahal izateko.Donostia Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura botulismoaren susmo klinikoa zuen 23 urteko emakumea bertaratu zen, etxean egindako hegaluze-kontserba kontsumitu ondoren; azkenik Neurologiako zerbitzuan ingresatuta geratu zen. Diagnostikoa egiteko beharrezkoa da lagin kliniko batean edo elikagai susmagarriaren lagin batean toxina botulinikoa detektatzea. Era berean, kutsatuta dagoen elikagaiaren identifikazioa egitea garrantzitsua da, horrela pertsona gehiagoren kutsatzeak saihestu ahal izateko. Hori dela eta, botulismoa, osasun publikoko emergentzia eta berehala jakinarazi behar den aitortu beharreko gaixotasuna da.



2021 ◽  
Vol 5 (1) ◽  
Author(s):  
Estibaliz Larrañaga Manzano

Sarrera: Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen datu epidemiologikoen arabera, 2012 eta 2019 urte tartean bularreko minbiziaren intzidentzia % 7,5 hazi da. Ondorioz, minbiziari aurre egiteko tratamendua jaso duten emakumeen eta horrekin erlazionatutako linfedemaren intzidentziak ere gora egin du. Frogatu da linfedema pairatzen dutenek ezintasun handiagoa dutela, bizi-kalitate okerragoa eta nahasmendu psikologiko gehiago dituztela konplikazio hori ez dutenek baino, eta, ikerketek diotenaren arabera, erizaintza-zainketek paziente horien egoera hobetu dezakete.Helburua: Lan honen helburu orokorra da bularreko minbizia jasan duten eta linfedema pairatzen duten emakumeen bizi-kalitatea hobetu dezaketen erizaintza-zainketak aztertzea.Metodologia: Helburuen garapenerako berrikusketa narratiboa erabili da eta PIO egiturari jarraituta zenbait datu-basetan (Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud, Dialnet, Cuiden eta Cochrane) bilaketa bibliografikoa aurrera eraman da. Horrez gain, informazio zabalagoaren bila, hainbat web-orri ere kontsultatu dira (Asociación Española contra el Cáncer, American Society of Clinical Oncology, National Cancer Institute eta NNNConsult). Barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatu ondoren, 17 artikulu, txosten zientifiko 1 eta 4 web-orrirekin egin da lan.Emaitzak: Linfedemak pazientearen bizi-kalitatean eragin nabarmena daukaongizate fisikoan, psikologikoan, sozialean eta espiritualean. Erizain-interbentzioek bizi-kalitatea hobetzen lagundu dezakete identifikazio goiztiarrarekin, osasun-heziketarekin, profesionalen koordinazioarekin, autozainketaren promozioarekin eta konpresio-arropen erabilera bultzatzearekin.Ondorioak: Linfedemak 7 domeinuetan du eragina pazienteen eguneroko bizitzan.Erizaintzari dagokionez, osasunaren promozioan eta konplikazioaren prebentzioan dago gakoa.



2021 ◽  
Vol 5 (1) ◽  
Author(s):  
Beñat De Alba Iriarte ◽  
Noelia Lopez Barba ◽  
Eztitxu Gaztelumendi Eguiguren ◽  
Felix Zubia Olascoaga ◽  
Maria Asuncion Vives Almandoz ◽  
...  
Keyword(s):  

Metanol-intoxikazioa morbilitate handia duen egoera da, nahasmendu metaboliko larriak, itsutasuna eta disfuntzio neurologiko garrantzitsuak eragin ditzakeena. Hori dela eta, diagnostikoa eta tratamendua garaiz ezarri behar dira. Azkenaldian, metanol-intoxikazio kasuen hazkundea antzeman dugu gure ingurunean (% 50 azken urtean) eta gure ospitalean, gehientsuenetan bezala, ez dago metanola neurtzeko analisi-teknikarik eskuragarri.Horregatik, artikulu honetan ospitalean berriki izan diren lau kasu kliniko aurkezten ditugu, gaixo hauen maneiuari eta datu kliniko eta analitikoei dagokien informazio garrantzitsuena aztertuz. Gure helburua zera da: batzuetan zehazten zaila den diagnostiko goiztiarra ezartzeko estrategia baliagarria garatzea.Intoxikazio mota honen hilkortasun-tasa handia izanik eta tratamendua badagoela jakinik, metanol-intoxikazioa berehala identifikatzea garrantzitsua da. Azaldutako kasu klinikoak aztertu ondoren, emaitzek adierazi zuten susmo kliniko handia, azidosi metabolikoa eta anion gap eta osmol gap  altuak diagnostiko goiztiarra egitea ahalbidetzen duten ezaugarriak direla.



2021 ◽  
Vol 5 (1) ◽  
Author(s):  
Asier Mitxelena

Icodec intsulinak (astean behin) Glargina intsulinaren antzeko hobekuntza lortzen du hemoglobina glikosilatuan (–1,33 vs –1.15) hipogluzemia larrien tasa antzekoarekin (0,53 vs 0,46 hipogluzemia pertsonako eta urteko), baina hipogluzemia esanguratsu gehiagorekin (% 16 vs % 10). 



Sign in / Sign up

Export Citation Format

Share Document