scholarly journals Epigenetika helburu duten sendagaiak

Author(s):  
Oihane Martínez Peula ◽  
Guadalupe Rivero Calera
Keyword(s):  

Epigenetika hitzak DNA sekuentzia aldatu gabe aktibitate genetikoan gertatzen den edozein aldaketari egiten dio erreferentzia. Faktore ez-genetikoek (hala nola, infekzioak eta farmakoak) aldaketa epigenetikoak eragin ditzakete, gure genoma osotik zein gene adieraziko diren ala ez erabakiz. Hortaz, epigenetika genetika eta inguruko faktore eta esperientzien arteko lokailua da. Garai erabakigarrietan (garapen fetalean, haurtzaro goiztiarrean eta nerabetasunean) eraginez, faktore ezgenetikoek gure epigenoma ezarriko lukete deskribatu izan diren 3 mekanismoen bidez: DNAren metilazioa, histonen itzulpen osteko aldaketak eta RNA ez-kodetzaileen eragina. Azken hamarkadetan, epigenetikaren inguruko ikerketa ugari burutu dira, gehien aztertu den mekanismo epigenetikoa itzulpen osteko histonen azetilazioa izan delarik. Azetilazio-asaldurak hainbat gaixotasunen garapenarekin erlazionatu dira. Horren adibiderik aipagarriena minbizia izan da. Horretan oinarrituz, histonen deazetilasen inhibitzaileak (HDACi) minbiziaren kontrako tratamendu bezala postulatu ziren. Gaur egun, lau HDACi onartuta daude minbizi-mota ezberdinen aurkakotratamendurako eta 20 baino gehiago fase klinikoan ebaluatzen ari dira. HDACi-en eraginkortasunak minbizian, beste gaixotasunetan aztertzeko aukera eskaini du. Gaixotasun neuroendekatzaile eta psikiatrikoen konplexutasuna eta tratamendu eraginkorren falta dela eta, HDACi-ak terapia potentzial interesgarri bihurtu dira. HDACi-ek eragile neurobabesle bezala joka dezaketenez, Huntingtonen eta Parkinsonen gaixotasunetan beraien eraginkortasuna aztertzen ari da. Asaldura bipolarrean eta eskizofrenian ere, HDACi-en ikerkuntza aurrera doa.

Plant Direct ◽  
2021 ◽  
Vol 5 (9) ◽  
Author(s):  
Preston Hurst ◽  
James C. Schnable ◽  
David R. Holding

2001 ◽  
Vol 46 (6) ◽  
pp. 482-484 ◽  
Author(s):  
Lei Li ◽  
Songmei Liu ◽  
Yuanlei Hu ◽  
Weiping Zhao ◽  
Zhongping Lin

1982 ◽  
Vol 107 (4) ◽  
pp. 1236-1242 ◽  
Author(s):  
P. Langridge ◽  
J.A. Pintor-Toro ◽  
G. Feix

1990 ◽  
Vol 15 (5) ◽  
pp. 755-764 ◽  
Author(s):  
Gary A. Thompson ◽  
Rebecca S. Boston ◽  
Leszek A. Lyznik ◽  
Thomas K. Hodges ◽  
Brian A. Larkins

1985 ◽  
Vol 4 (5) ◽  
pp. 1103-1110 ◽  
Author(s):  
A. Viotti ◽  
G. Cairo ◽  
A. Vitale ◽  
E. Sala
Keyword(s):  

1989 ◽  
Vol 1 (1) ◽  
pp. 105-114 ◽  
Author(s):  
R Kodrzycki ◽  
R S Boston ◽  
B A Larkins
Keyword(s):  

1988 ◽  
Vol 211 (2) ◽  
pp. 202-209 ◽  
Author(s):  
Deborah L. Roussell ◽  
Rebecca S. Boston ◽  
Peter B. Goldsbrough ◽  
Brian A. Larkins

1998 ◽  
Vol 16 (1) ◽  
pp. 41-52 ◽  
Author(s):  
Pau Marzabal ◽  
Peter K. Busk ◽  
M. Dolors Ludevid ◽  
Margarita Torrent
Keyword(s):  

Sign in / Sign up

Export Citation Format

Share Document