Alan Turing-ek morfogenesiaren inguruan egindako ikerketaren analisi matematikoa
Artikulu honetan, Alan Turing matematikariak 1952an morfogenesiaren inguruan aurkeztu zuen «The Chemical Basis of Morphogenesis» lanaren zati bat aurkeztu eta matematikoki garatuko dugu. Horretarako, beharrezkoak diren matematikako kontzeptuak eta baliabideak azalduko ditugu. Konkretuki, Alan Turingek lan horretako “Reactions and Diffusion in a Ring of Cells” (eraztun diskretuko eremua) eta “Continuous Ring of Tissue” (eraztun jarraituko eremua) ataletan gehiegi sakondu edo zehaztu gabe erabili zituen ekuazio diferentzialak, erreakzio-difusio ekuazioak, Fourier-en serieak eta funtzioen linealizazioa azalduko ditugu eta bi eremu horietan planteatutako ekuazio sistemen soluzioak bilatzeko erabiliko ditugu. Artikulu hau UPV/EHUko Idoia Marauri ikasle ohiaren Gradu Amaierako Lanean oinarrituta dago.